XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¡Ama! nere azkeneko orduban arima zure eskutan artu, Jaungoikoaren aurrera eraman, eta barkamen iritxi: orrela, nere aldeko erabaki gozo bat entzun, eta Aingerubaz batera beti-beti zeruban ikusi zaitzadan. Alaxen.
¡Ama guziz atsekabetuba! Zure Semearen gorputz doitsuba, maindira batean inguraturikan, obiyan jarri ta arri aundi batez estaltzen ikustean artu zenduban atsekabea, zazpigarren eta azkeneko egun onetan gogora ekarri nai dizut.
Simeonen ezpata zorrotzak azkeneko zauriya ta aundiyena, orduntxe egin zuban; eta aundiyena izan zan azkenekoa zalako.
Semea zure besoetatik artu, ta obira eraman zutenean bakarrtasun negarrgarriyan geratu ziñan.